Antzokietan edo kalean
Adin guztietako ikusleentzat
Lan honen egileak, bere kirolari eta artista ibilbidean, helburuak lortzeko ipar orratz gisa erabili dituen ideiak: egoerei aurre egiteko gaitasuna, ilusioa eta ekitea dira hiru hitz-gako.
Obra honen bitartez, ilusioak duen eraldatzeko gaitasuna aldarrikatu nahi da. Bizitzari aurre egiteko berme eta aldaketarako habiapuntu gisa, alegia.
“Ilusioa” erakustaldi bat da, ikuslearen barrenetan eragin nahi duen ikuskizuna; Horretarako gorputz adierazpen, akrobazioa, komedia, drama eta zuzeneko musikaz narratutako istorioa josten delarik. Hau guztia mintzaira unibertsal batek gidaturik, emozioena alegia.
Ikuskizuna bi pertsonaiek bizi duten esperientzia magikoaren kontakizuna da, beraien oraingo eta geroko bizitzan zehar lagunduko dien bizipenarena. Ilusioari esker itxaropen-zirkulu batean murgildurik ikusiko dute euren burua.
Behar teknikoak
Eskenatokia: 8m x 8m
Altuera: 3,5m
Soru laua eta nibelatua
220 wat-eko argindarra